XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Abereen ugalketea
Abereen sailkapenak egiterakoan, behin eta barriro errepikatu dogu esaldi hau:
Arrautzetatik jaiotzen dira.

Ugalketa modurik ugariena hau bada ere, badira beste batzuk.

Abereak ugaltzeko dabezan era desbardinak aztertu nahi doguz atal honetan.

- Beharrezkoa ete da abereen ugalketea? Zer gertatuko litzakio abere mota bati ugalduko ez balitz?.

- Zer gertatuko litzakio abere mota bati harrapakinak bera baino gehiago ugalduko balira?.

- Ezagutzen dozu desagertzeko zorian dagoan abere motarik? Zeintzuk dira? Zergaitik dagoz desagertzeko zorian?.

- Badakizu gizakia dala munduko harrapakin handiena?
- Zer egin zeinke zuk abereen alde?.

Zelan ugaltzen dira abereak? Horixe izango da gai-atal honetan argitu nahi geunkean itauna.

Horretarako, eta beste ezertan hasi aurretik, hau gogoratu behar dogu: Abere espezie gehienetan, multzo bitan bananduta agertzen dira espezieko abereak: batzuk arrak dira eta besteak emeak.

Arraren gameto edo hazia emearen gametoarekin alkartzen danean, bizidun barri bat osotzen hasten da.

GAIAREN GEHIGARRIA
Goian aitatutako era hori izanik abereak ugaltzeko erarik arruntena, halan ere badira bitxikeria asko abereen munduan.

Begiratu eizuz honeek:
Itsas izarrak arraren eta emearen haziak alkartuz eta horreetatik sortzen dan arrautzetatik jaioz ugaltzen dira normalean.

Batzuetan, ostera, hau egiteko gai izaten dira:
Beso bat ebagiten deutsienean edo galtzen dauanean, beso horretatik itsas izar barri bat sortzen da eta galdutako besoa ere barriro hazten jako.